Informazio-Asanblada Judimendin

19 12 2008

Bihar ‘Judimendin Bizi!’-ko informazio-asanblada ospatuko da Judimendiko Auzo Elkartean (Colá y Goiti kalean). Asanblada hau Judimendiko auzokideei bideratuta dago, eta urtarrilean edo otsailean etxebizitza behar duten pertsonen batzarra eratzeko pauso bat izango da.

LARUNBATEAN (ABENDUAK 20), 18.00etan JUDIMENDIKO AUZO ELKARTEAN!!!

ANIMA ZAITEZ!!!!

cartel-auzo-euskera1





Neguko Egitaraua

11 12 2008

kartel-comercios1

2008. urteko amaieran gaude. Baita ‘Judimendin Bizi!’ alokairu duinaren proiektu pilotoaren momenturik erabakigarrienean ere. Abenduan eta urtarrilean zehar, urte honetan garatutako sozializazio-kanpaina gainditu eta aurrerapauso sakonagoak emateko momentura ekarriko gaituen trantsizioa burutuko dugu.

Izan ere, alokairu duinaren proiektua hasi zenetik hona lortutakoa nahiko positiboa da: alde batetik, auzoko eragile sozialen eta auzokideen artean, etxebizitza arazoaren inguruko kontzientziak pizkunde nabaria izan duela esan dezakegu; gainera, aldaketaren aldeko aldarrikapena hedatu da, eta auzoan dauden 214 etxebizitza hutsak erabiltzea ezinbestekoa dela onartu du auzoko gehiengoak.

Proiektuaren helbururik zailena dena, etxebizitzaren inguruko balore-aldaketa bultzatzearenak, nahiko garapen ona izan du ere. Esan bezala, sozializazio-prozesua gainditu eta proiektuan sakontzeko aukera emango digun trantsizioa hasi da. Hurrengo asteetan burutuko diren ekimenen bidez emango dugu lortutakoaren balantzea eta eman beharreko aurrerapausoen berri. ADI EGON!

ABENDUAK 11, osteguna: aldarrikapen-trikipoteoa, 20.30etan Pepe Ubis Plazan. Auzoan zehar jarraitu eta Gasteizko Alde Zaharrean amaitu.

ABENDUAK 20, larunbata: auzokideen batzar informatiboa, 18.00etan Auzo Elkartean (Cola y Goiti kalean).

ABENDUAK 23, asteartea: prentsaurrekoa. ‘Judimendin Bizi!’-ko fase berriaren aurkezpena.

URTARRILEAN. Gasteiz mailan, etxebizitza behar duten pertsona guztien asanblada eratzeko deialdia egingo da.