Ongi etorri Alokairu Duinaren webgunera!

3 12 2008

Blog hau etxebizitzaren egoera hobetzeko tresna bilakatu nahi da. Horretarako, Euskal Herrian alokairu duinaren alde bultzatzen diren ekimen guztien berri emango dira, momentu honetan Gasteizko Judimendi auzoan aurrera eramaten ari den ‘Judimendin Bizi!’ ekimena mugimendu honen erakusle nagusia delarik.

Alokairu Duinaren mugimenduaren proiektu komunikatibo hau eraikitzen gabiltza oraindik, beraz, pazientzia eskatzen dizuegu. Horretaz aparte, zuen auzoetan eta herrietan alokairu duinaren aldeko proiektuak martxan jartzera animatzen zaituztegu.

Kontakturako: alokairuduina@gmail.com

ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDE…

ETXEBIZITZA HUTSAK ERABILI!

ALOKAIRUEN PREZIOA MUGATU!